MERKATARIAK ETA AUTONOMO BATERATUAK ARRENDAMENTUEN LUZAMENDUA PROPOSATZEN DUTE. UPTA-k eta Euskaldendak-ek “Ez itxierari. LAU-ko Afektatuak”. plataforma aurkezten dute

UPTA (Unión de Profesionales y Trabajadores Autónomos de Euskadi) eta EUSKALDENDAK-ek (Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Konfederazioa) plataforma bateratu bat aurkeztu dute gaur Bilbon, “EZ ITXIERARI. LAU-agatiko AFEKTATUAK” izenarekin.

Plataforma honen sorrera 1964ko Alokairu Legearen babesaren azpian alokatutako lokaletako errentamendu-kontratuetan dakarren luzapenaren kentzearen lege aldaketari zor zaio, gaurko legea indarrean sartzen denetik hogei urteko epe batean.

Aldaketa hau “krisi ekonomikoari lotuta, merkataritza establezimendu askori egoerara moldatzea galarazi dio” -Bizkaidendak-eko presidenteordearen arabera eta gaur Euskaldendak-eko bozeramailearen esanetan, José Feijoo- “2015eko urtarrilaren 1ean ehundaka enpresen itxiera masiboa emango da gure hirietan, errentamendu-kontratu berria negoziatzera behartuta ikusiko direlarik, izan ere errenta igoera handi batekin, bere bizirik irautea bideraezina izango baita”.

UPTA-k eta Euskaldendak-ek estimatutako ondorioak hurrengo hauek izango dira: • Estatu guztian 200.000 enpresa baino gehiagoren itxiera, gutxienez, 30 urteko antzinatasuna dutenak. Itxiera hauetatik Euskadin 12.750 enpresa aurreikusten dira. • 300.000 pertsona baino gehiagok, adin aurreratukoak, bere lanpostua galdu edo kolokan ikusiko dute, langabeziako tasak handiagotuko dituzte eta, nekez itzuliko diranbere bizitza laboralera. Euskadin bai autonomoei dagokienez bai soldatapeko langileei dagokienez 15.000 enpleguko galera aurreikusten da. • Bere merkataritza-ardatz nagusien ondoriozko degradazio urbanistikoarekiko hirien desertizazioa. • Kontsumitzaileak pertsonalizatutako arreta galduko du, prezioen garestitzea sufrituko du eta bere hurbiltasun-erosketaren aukera mugatuta ikusiko du.

Ondorio hauek indarrean dagoen 29/1994 Legetik ondorioztatzen direnez gero, plataforma honek estatu guztian lan egiteko sortua izan denak zera nahi du: UPTA-ko idazkari nagusiaren arabera, Koldo Mendez, “Gobernuari eskatzea LAU 29/1994 Hirugarren Xedapen Iragankorra alda dezala”. Hori gobernuak zera aurreikusi dezan: “hamar urteko luzamendu berriak egotea kasu guztietan, beraz, kontratu hauen itzaltzea 29/1994 LAU indarrean sartu eta hogeita hamar urteko epean izango litzatekeelarik. 10 urteko aldi baterako erregimen honen hasieran, errentaren gaurkotzeari ekingo lioke, batetik, 31/12/2014tarako hiri-errentamenduetako KPIko azken hogei urteen gehikuntza eta, beste alde batetik, jada emandako KPI orokorraren gehikuntzaren arteko diferentziagatik. Data honetatik aurrera kontatutako urteroko hiri-errentamenduko KPI arrunta, indize zuzentzaile bezala erabiliko litzateke.”

Halaber, plataformatik proposatzen dute “alokairu-kontratuen luzamenduaren amaitzeak kaltea eragingo duen enpresetan lekualdaketarako, erreformako eta lokalaren egokitzapenerako kreditu linea bat eratzea, beraren luzapenean zehar, krisi ekonomiko larriko egoera kontuan hartuta”.